Hondamendia

1986ko apirilaren 26an, Chernobil-en, Sobietar Batasun ohian, zentral nuklearreko 4. erreaktorea lehertu egin zen segurtasun-proba batean. Gaur egun ere, instripuaren arrazoiak eztabaida handia eragiten du, industria nuklearraren historiako istripurik larriena sortu zuten bi leherketa handi gertatu ziren goizaldeko 01: 24etan.

Leherketa horien ondorioz sortutako sua hamar egunez luzatu zen, ingurumenari material erradioaktibo kopuru izugarriak askatuz eta Europan zehar hedatu zen hodei erradioaktibo bat sortuz.

Istripua duela 30 urte baino gehiago gertatu zen arren, eta mota guztietako zifren inguruan desadostasun handiak dauden arren, hainbat erakundek egindako zenbait azterketek agerian uzten dute erradioaktibitatearen ondorioak gaur egun ere pairatzen jarraitzen dutela, eta oraindik luzaroan izango dituztela eragin negatiboak, kutsatutako eremuan (Ukraina, Bielorrusia eta Errusiako lurraldean, batez ere) bizi diren milioika pertsonek (5 eta 8 artean, kalkulu desberdinen arabera).

Greenpeacek Chernobilgo istripuaren ondorioei buruz egindako txostena kontsultatu.

“El Mundo” egunkariak artikulu hau idatzi du Chernobili buruz.