Nortzuk gara?

Chernobilen Lagunak irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta Gipuzkoako familia bolondresek osatzen dute batez ere. Familia horiek helburu bat dute: Chernobilgo zentral nuklearrean (Ukraina) 1986an izandako istripuagatik kaltetuak izan diren adingabeen osasuna hobetzen laguntzea.

1997az geroztik, Chernobilen Lagunak Doviria (Ivankiv, Ukraina) gizarte-zentroarekin elkarlanean ari da. Chernobildik 50 Km baino gutxiagora dagoen eremuan, familiekin bizi diren 7 eta 17 urte bitarteko adingabeentzako aldi baterako zaintza-programa bat antolatzen dugu elkarrekin.

Urtero, elkarteak gehienez 50 adingabe ekartzen ditu Gipuzkoara batez ere. Elkartearen zeregin guztiak bazkide diren familiek egiten dituzte, borondatez.