Chernobilen Lagunak elkartean adin txikikoentzat udaldiko bi hilabetetarako, Ukrainiako tenperatura altuek erradioaktibitatea kutsadura mailarik gorenetara iristea eragiten dutenean, abegi egitaraua antolatzen dugu.

Munduko Osasun Erakundeak zera bermatu du, adin txikiko hauek kutsatutako eremu honetatik kanpora igarotzen duten hilabete bakoitzeko, beren bizitza itxaropena 12 eta 18 hilabete bitartean luzatzen dela.

Erradioaktibitatearen segurtasunerako Belrad Institutuak dio egonaldi hauei esker umeen erradioaktibitatearen maila % 30 eta 40 bitartean jaisten dela.

Egitarauan parte hartzen duten umeen gehiengoak ez du ageriko gaixotasunik, beren bizitzan normaltasunez dihardute eta ez dute tratamendu medikurik behar izaten, baina beren sistema immunologikoa ahulduta dago.

Elikadura osasuntsu eta anitzarekin erradioaktibitatetik urrun bi hilabete igarotzeak, beren defentsak ugaltzea dakar eta beren jaioterriko negu gorriari hobeto aurre egiten laguntzen die. Beren egonaldian zehar azterketa medikuak egiten zaizkie izan dezaketen edozein arazo zehatz antzemateko.

Chernobilen Lagunak elkartearekin abegian hartutako umeak 6 eta 18 urte bitartekoak dira, eta beren familiekin Ivankiv-eko zonaldean bizi dira, batik bat landa zonaldea dena, Kiev-eko oblast-ean edo probintzian. Zonalde hori zentral nuklearretik 50 km baino gutxiagora dago eta erradiazioko 3 zona modukoa katalogatu dute. 1 eta 2 zonak inguru hustuak dira.

Egitarauan parte hartzen duten ume guztiek “Chernobil ziurtagiria” dute, zeinak ofizialki ziurtatzen duen hondamendiaren ondorioak jasaten dituztela. Gainera, adin txikiko hauek zonaldetik urruntzeko beren baliabide ekonomikorik ez duten familiakoak dira.