Doviria Etxea

Chernobilen Lagunak elkarteak abegi egitarauak Ivankiv-en dagoen Doviria gizarte-etxeko “Komunitatearen Garapen Etxea” fundazioarekin batera antolatzen ditu. Irabazi-nahirik ez duen entitate hau UNESCOrena da eta 1997an sortu zen Chernobileko hondamendiarengatik kutsatutako zonaldean bizi diren adin txikikoei laguntzeko.Fundazioak Chernobilen Lagunak elkartearekin ez ezik antzekoak diren beste elkarteekin ere dihardu, hala nola, AFAN (Madrileko Komunitatea), eta VALLES OBERT (Granollers).