Elkartearen ekintzak bazkide diren familien ekarpen ekonomikoekin (kuotak eta txartelen salmenta), diru-laguntza publikoekin eta enpresa pribatuen laguntzarekin finantzatzen dira.

2012ean, Chernobilen Lagunak elkarteak honako erakunde publiko zein pribaturen diru-laguntza jaso zuen:

  • Diputazioa
  • Kutxa Fundazioa
  • Urola Kosta
  • Azpeitiko Udala
  • Donostiako Udala
  • Oñatiko Udala
  • Orona Group
  • Danobat Group

 

Gainera, sortu zenetik, Chernobilen Lagunak elkarteak Angel Uranga zarauztar margolariaren  eta  Aiten Etxe (Zarautz) jatetxearen lankidetza desinteresatua du.


Bide batez, geure proiektua zabaltzen Bizipoza ematen diguten lankidetza ere eskertu nahi dugu. Bizipoza Chernobilen Lagunak-ekin bideoa ikusi nahi baduzu, sakatu hemen:


Chernobilen Lagunak elkarteari ekonomikoki lagundu nahi dion edozein enpresak, e-mail edo telefono bidez jar daiteke harremanetan.