Zein izan daiteke abegi-familia?

Chernobilen Lagunak elkarteak, aldez aurretik, ez du inolako baldintzarik jartzen abegi-familia izateko; ezkonduak, izatezko bikoteak edo kide bakarrekoak, adin guztietakoak, ongi etorriak dira. Beharrezkoa badena zera da, barneratzea denboraldi baterako abegi egitea dela, udaldirako, inolaz ere adopzio aurreko bizipena. Bidenabar, hobe liteke ondoko urteetan abegi egiteko nolabaiteko engaiamendua hartzeko prest egotea.

Zein laguntza izango dugu egonaldian zehar?

Zuek bezalako beste pertsonena, berbereko edo antzeko inguruabarretatik igaro direnak. Chernobilen Lagunak elkartean badago Familia Berrien Batzordea, abegi egiteko beren burua eskaintzen duten familiak elkarrizketatzeko ardura hartzeaz gain, oinarritzat eta ikusgaitzat har daitekeena, batez ere lehenengo udaldian.

Eta premiazkoa denerako, gure inguruan udaldia igarotzen duten Ukrainiako gizarte-langileen laguntza ere badugu.

Abegi-familiakoa izateak zein engaiamendu dakarkit?

Garrantzitsuena zera da, abegian hartutako umea udaldian zehar zuen familia kide bihurtzen dela, eta berari zeuen maitasuna, laguntza eta zeuen familia inguruko segurtasuna eskainiko diozuela.

Bide batez, beste engaiamenduak ere hartzen dituzue, hala nola.

Zuen familian adin txikikoaren egonaldiak eragin litzakeen diru gastu guztien kargu hartzea: ostatu, elikadura, osasun, bidaia-gastuak, e.a.

Adin txikikoa, abegian hartzen duen familiako kide baten osasun txartelean sartzea.

Jakina, egitaraua amaitzean adin txikikoa Ukrainiara itzultzea ziurtatzea.

Adin txikikoarekin zer ikusirik izan lezakeen edozein gertaera jakinaraztea, eta bai halaber egonaldian zehar Chernobilen Lagunak elkartearekin izan beharreko hartu-emanak onartzea ere.

Notario aurrean dokumentu bat sinatzea non, nagusiki, aipaturiko engaiamenduak biltzen diren.

Gainera, Chernobilen Lagunak elkarteak familia boluntarioz osaturiko elkartea izaki, urtean zehar zuen parte-hartzea eginkizun zein ekintzaren batean eskatuko du.

Nola aukeratzen dira umeak?

Abegi egitaraua egiteko, Chernobilen Lagunak elkarteak Ivankiv-eko Doviria gizarte-etxearekin batera egiten du lan. Beren seme-alabek gure egitarauan (edota munduan barrena hainbat elkartek garatzen dituzten beste antzekoetan) parte-hartzea nahi duten zonalde hartako familiek etxeari adierazten diote, zeinak zerrenda bat egiten duen. Chernobilen Lagunak elkartearekin Gipuzkoara etortzen diren adin txikiko guztiak euren familiekin bizi dira. Elkartea Ukrainiaraino bidaiatzen da umeak bere inguruan hobeto ezagutzearren.