1986ko apirilaren 26an, Sobiet Batasuna zenean zegoen Chernobileko zentral nuklearreko 4. erreaktorea lehertu egin zen segurtasun froga bat egiten ari zirelarik. Hondamendiaren arrazoiek gaur egun ere eztabaida handia sortarazten dute, izan ere, bi leherketa handi gertatu ziren goizaldeko 01:24an, industria nuklearreko historian hondamendirik larriena izan den hartan.

Leherketa haietatik eratorritako suteak hamar egun iraun zuen, material erradioaktiboa zuten kutsadura kantitate itzelak aireratu ziren ingurumenean eta hodei erradioaktiboa sortu zen, Europako zati handian zabaldu zena.

Hondamendia duela 25 urte gertatu bazen ere, eta era guztietako kopuruen gainean eztabaida handiak izan arren, hainbat erakundek egindako ikerketek agerian uzten dute gaur egun, eta luzaro, kutsatutako zonaldean (nagusiki Ukrainia, Bielorrusia eta Errusiako lurrak) bizi diren milioika pertsonek (5 eta 8 milioi bitartean datuen arabera), osasunean ondorio kaltegarriak izango dituztela.

Begiratu hemen Greenpeacek Chernobileko hondamendiari buruzko egindako txostena.

Begiratu hemen Europako Arrisku Erradiologikoen Batzordeak (EAEB) egindako ikerketa.